
Goierri Eskolak lankidetza akordio bat lortu du eskualdeko Gurutze Gorriarekin “gizarte sanitario eta soziokulturalen familiako alorrekin erlazionatutako beharrei” erantzun integral bat emateko helburuarekin. Ikasketa zentroko egoitzan sinatu dute gaur Goierri Eskolako zuzendari Iñaki Zabalok eta Gurutze Gorriko Goierriko presidente Jose Maria Baztarrikak.
Bi instituzioek eskaintzen dituzten zerbitzuen artean dago eskaintza akademikoa. Oriantazio eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dituzte, alor honekin erlazionatutako instituzioekin kolaboratuz eta lan-poltsaren kudeaketa eraginkorra eginez. Azken egitasmoaren helburua instituzioen eta enpresen lan eskaintzak betetzea da, lan eskatzaileei lan bilaketan aukera bat gehiago emanez.
Akordioak Goierri Eskolak 2013-2014 kurtsoan martxan jarri duen “Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikaria” ziklo berria indartuko du. Hezkuntza Arautuko ikasketa hauetan 2013-2014 kurtsotik aurrera Goierriko Gurutze Gorriko pertsona adituak ere ariko dira elkarlanean.
Akordioko beste puntu garrantzitsu bat Goierriko Gurutze Gorriko formazio departamentuaren leku aldaketa da. Bulego berrietatik erakundearen jardun guztien kudeaketa egingo da. Akordioak 10 urte iraungo ditu eta luzatzeko aukera izango du.