Goierri skate klubeko Jon Mallet Europako Txapelketara joango da
Goierri Roller Skate Klubeko kide batek Europako WITP skate txapelketan parte hartuko du, larunbatean. Kopenhagen (Danimarka) da lehiaketa, eta Europako hamasei herrialdetako 200 irristalarien artean Itsasondoko Jon Mallet lehiatuko da, 15 urtez azpikoen mailan. Goierriko irristaketa taldetik printzipioz Beni Laver beasaindarra zen joatekoa, hark lortu zuelako irailaren 15ean, Gasteizko Zabalganako sailkatze proban, txartela. Baina, familiaren baimenik jaso ez, eta ezingo du Kopenhagen egon.
Goierriko skate kluba martxoan sortu zuten, eta 21 kide ditu gaur egun, eskualde osoak. Lazkaon elkartzen dira, San Prudentzio eskolaren ondoko skate pistetan. Egoitza ere Lazkaon du.
Irakur ‘Patinarekin Danimarkaraino’ artikulua (Goierriko Hitza-ren papereko gaurko edizioan)














