Loinaz eta Landarbaso abesbatzek bi kontzertu emango dituzte asteburuan
Beasaingo Loinatz abesbatzak eta Bergarako Landarbaso abesbatzak kontzertua eskainiko dute igandean Beasaingo Andre Mari Zeruratuaren parrokian arratsaldeko 19:00etan. Junkal Guerrerok eta Iñaki Tolaretxipik zuzenduko dute emanaldia eta Gerardo Rifon organojolea izango dute lagun zenbait abestitan. Aurrez, larunbat arratsaldeko 18:00etan Bergaran emango dute kontzertu bera.













