Apalategi eta Urdangarin final erdietarako aukerarik gabe gelditu dira

hendaia1Ez batak, ez besteak, ez dute saiorik onena izan. 600 puntutik behera gelditu dira biak, eta final erdietarako aukerarik gabe gelditu dira. Bi goierritar ziren Hendaiako kanporaketan, Iñaki Apalategi eta Iban Urdangarin. Akatsen bat edo beste tarteko, ez dute puntuazio ona lortu. Aurreko saioen bide beretik, Hendaiako kiroldegia leporaino beteta zela kantatu dute gaur ere Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren kanporaketako bertsolariek. Julio Soto nafarra izan da puntu gehien batu dituena, eta ondorioz, zuzenean finalerdietarako sailkatu dena. Amaia Agirre ere gertu izan du, hamar puntu eta erdira. SAILKAPENA:
  1. Julio Soto               653
  2. Amaia Agirre       642,5
  3. Iñaki Zelaia           611
  4. Felix Zubia             610
  5. Iñaki Apalategi     596
  6. Iban Urdangarin  591
BERTSOAK:
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa