Jende ugari ZZ Urolako Trena bizikleta martxan

Haur, gazte eta heldu elkartu dira aurten ere ZZ Urolako Trena bizikleta martxa egiteko. Areizaga-Kalebarren plazatik irten, eta hiru ibilbide izan dituzte aukeran txirrindulariek. Jende ugari elkartu da aurten ere. Bederatzigarren aldiz egin dute jada ZZ Urolako Trena bizikleta martxa Urretxun eta Zumarragan. Goierri kirol elkarteko zikloturista taldeak antolatuta, Urolako trenak garai batean egiten zuen bidetik bizikletaren erabilera sustatu dute.

Haur, gazte eta heldu elkartu dira aurten ere ZZ Urolako Trena bizikleta martxa egiteko. Areizaga-Kalebarren plazatik irten, eta hiru ibilbide izan dituzte aukeran txirrindulariek. Jende ugari elkartu da aurten ere. Bederatzigarren aldiz egin dute jada ZZ Urolako Trena bizikleta martxa Urretxun eta Zumarragan. Goierri kirol elkarteko zikloturista taldeak antolatuta, Urolako trenak garai batean egiten zuen bidetik bizikletaren erabilera sustatu dute. Urrexu-Zumarragatik irten eta Lasaora joan dira ibilbide luzea egin dutenak, 58 kilometro guztira. Erdiko ibilbidea aukeratu dutenak Azkoitiaraino joan dira, 28 kilometro eginda, eta ibilbide motza egin dutenak Aizpurutxora joan dira, 14 kilometroko ibilbidea eginda. Ibilbide bat edo beste aukeratu, hamaiketako eginez bukatu dute denek ZZ Urolako Trena bizikleta martxa.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa