Holandarrak etorri dira Txindoki Alkartasunako ikasleekin elkartrukatzera

Elkartrukea 002Urtero bezala, Beasaingo Txindoki Alkartasuna Institutuak elkartrukea egin du Holandako Groningen herriko Zernike ikastetxearekin. Urriaren 13an iritsi ziren holandarrak Beasaina: 46 ikasle eta bost irakasle. Euskal Herriko ohituren eta berezitasunen inguruan ikasi dute holandarrek hemen egon diren egonaldian: Idiazabalgo Gaztaren Museoan, Segura ezagutzen, Bilboko Guggenheim museoan, Erriberako merkatuan, Urbian, Donostiako Urgull mendian eta Haizearen Orrazian eta Beasaingo pintxopotean izan dira, besteak beste. Era berean, Txindoki Alkartasunako ikasleak maiatzean joango dira Holandara, elkartrukean.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa