
Beasaingo VI. Mendi Astea egingo dute, gaur hasi eta larunbatera arte, Arrastaka Mendi Taldeak antolatuta. Sei egunez, egunero mendizaletasunaren inguruko hitzaldi edo ekitaldi batez gozatzeko aukera izango da Beasaingo udaletxeko batzar aretoan, arratsaldeko 19:30ean. Honakoez gozatzeko aukera izango da:
- Gaur. Arrastaka Mendi Taldeak urtean zehar egindako ekintzen inguruko ekitaldia.
- Bihar. Aizkorri Mendizale Elkarteak urtean zehar egindako ekintzen inguruko ekitaldia.
- Etzi. Xabier Ormazabali omenaldia, bere anaia Andoni Ormazabalek egindako Elurretako lehoinabarren bila ikusentzunekoa proiektatuz.
- Ostegunean. Mikel Saez de Urabainene ALA DAG, mendi gorriak hitzaldia eta proiekzioa.
- Ostiralean. Alberto Ceberioren eskutik, mendi ertainetan larrialdiei aurre egiteko ikastaro-azalpena.
- Larunbatean. Eskalada praktikak egingo dituzte Antzizar kiroldegiko rokodromoan. 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
Mendi Asteko ekitaldien inguruko informazio gehiago hemen.