
LOMCE hezkuntza erreformaren aurka eta Euskal Herrian hezkuntza sistema propio bat eraikitzearen alde elkarretaratzea egin dute Urretxun eta Zumarragan eragile ezberdinek eskutik helduta. Pasa den ostiralean Urretxuko Gernikako Arbola plazan gauzatu zen protesta ekitaldia eta Stee-Eilas, ELA, LAB, CCOO, EH Bildu, Hamaikabat, Gazte Komunistak, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Urretxu-Zumarragako haur eskola, Gainzuri ikastetxea, Urretxu-Zumarragako ikastola, La Salle ikastetxea, Ugle, J.M. Iparragirre institutua, eta Gainzuri eta J.M. Iparragirre institutuko guraso elkarteek sinatutako adierazpena irakurri zuten bertan.









