Ortopedia-tresnak berrerabili daitezke

Goierriko Erakunde Sanitario Integratuak (ESI) Zumarragako Ospitalean egoitza dauka, eta bertatik material ortopedikoa berrerabiltzeko kanpaina jarri dute martxan. Europan Hondakinak Saihesteko V. Astea egiten ari dira aste honetan, eta Goierriko osasun erakundeak kanpaina honekin bat egin du. Leire Jimenez Goierriko ESIko ingurugiro arduraduna da, «gure asmoa ortopedia-tresnen berrerabilpen kanpainak denboran irautea da». Goierriko ESIk material ortopedikoa emateko prest daudenak eta behar dutenak hartu emanean jartzeko zubi-lanak egingo ditu.

Goierriko ESIk material ortopedikoa behar dutenak eta emateko prest daudenak hartu emanean jarriko ditu
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa