
Indarkeria sexistaren kontrako nazioarteko eguna dela eta, biolentzia mota hori salatzeko mobilizazioak egin dituzte Urretxuko eta Zumarragako kaleetan, Eraldatzen elkarteak deitua. "Biolentzia matxistari Stop!" zioen kartela atera zuten, batukadaren doinuek lagunduta. Horrez gain, postua ere jarri zuten Areizaga-Kalebarren plazan.