Indarkeria sexista salatzeko mobilizazioak egin dituzte Urretxu-Zumarragan

Indarkeria sexistaren kontrako nazioarteko eguna dela eta, biolentzia mota hori salatzeko mobilizazioak egin dituzte Urretxuko eta Zumarragako kaleetan, Eraldatzen elkarteak deitua. "Biolentzia matxistari Stop!" zioen kartela atera zuten, batukadaren doinuek lagunduta. Horrez gain, postua ere jarri zuten Areizaga-Kalebarren plazan.

Indarkeria sexistaren kontrako nazioarteko eguna dela eta, biolentzia mota hori salatzeko mobilizazioak egin dituzte Urretxuko eta Zumarragako kaleetan, Eraldatzen elkarteak deitua. “Biolentzia matxistari Stop!” zioen kartela atera zuten, batukadaren doinuek lagunduta. Horrez gain, postua ere jarri zuten Areizaga-Kalebarren plazan. Datozen egunetan ere ekitaldi gehiago izango dira, egun horren inguruan. Bihar, esaterako, UrolaGaraiko Mankomunitateak deituta, elkarretaratzeak egingo dituzte, Urretxu-Zumarragako Areizaga-Kalebarrenen eta Legazpiko Euskal Herria plazan, biak ere 19:00etan. Eraldatzen elkartearen 10. urteurrena Bestalde, Zumarraga eta Urretxuko emakumeak biltzen dituen Eraldatzen elkarteak 10 urte bete ditu aurten, eta hainbat ekitaldi egiten ari dira urtemuga hori ospatzeko. Horietako bat da egunotan zabaldu duten erakusketa. Elkartearen urte hauetako kartel eta argazki bilduma jarri dute ikusgai, Zelai Arizti kultur etxean.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa