Gutun Soziala eratzen parte hartzeko deia egin dute hainbat elkarte eta norbanakok
Ane Arrieta
Goierri
Goierriko hainbat elkarte eta norbanakok Goierriko Gutun Soziala aurkeztu zuten atzo arratsaldean Beasaingo Igartza jauregian. Gure erabakiak, gure eskubideak lemapean, egungo krisi egoerari buelta emateko jendarteari dei egin diote, Gutun Soziala eratzen parte hartzeko, “gauzak beste modu batera egin daitezkelako eta egin behar ditugulako”.
“Bada garaia Euskal Herriko emakume eta gizonok bestelako proiektu ekonomiko eta sozial bat eraiki dezagun Euskal Herriarentzat, eskubide eta betebehar berdinez”, azaldu zuten, eta azaldu zuten euren asmoa”eztabaida prozesu bat irekitzea”dela, “inplikazio sozial eta sindikalarekin, datorren udazkenean gizarte gutunerako proposamen baten behin betiko erredakziora iristeko, alegia, Euskal Herrian bizi garen pertsona guztion sentipena eta gehiengoaren interesa jasoko dituen behin betiko proposamen bat erredaktatzeko”.
Bilerak urtarriletik aurrera egiten hasiko dira herri guztietan. Herritarrei parte hartzeko deia luzatu zieten.
Irakurri mugimendu honi buruzko informazio gehiago hemen klikatuta.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.