Iparraldeko ikastolen aldeko jaialdia abenduaren 28an egingo da Ordizian
Goierriko San Benito, Andramendi eta Jakintza ikastolek Iparraldeko ikastolei beren laguntza eskaintzeko ahaleginean, jaialdia egingo dute Ordiziako Majori kiroldegian datorren abenduaren 28an. Aurtengoarekin hamazazpi urte izango dira, hutsik egin gabe, Goierriko ikastolak eta Urruña eta Ziburukoak elkarlanean ekitaldi hau antolatzen dutela.

Aurkezpeneko irudia, atzo Ordiziako Barrenan.
Jaialdian Goierriko ikastoletako eta Urruñako haurrak arituko dira kantari; Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Bizipoza ikuskizuna izango da ondoren. Ohikoa den gisan bi saio egingo dira, arratsaldeko 16:00etan eta 18:30ean. Sarrerak, berriz, astelehenetik aurrera jarriko dituzte salgai Ordizian Jakintza Ikastolan eta Majorin; Beasainen, Andramendi Ikastolan; Seguran, Elorripen; Itsasondon, Kaxintate tabernan; Zaldibian, Joxepanen; eta Idiazabalen, Izpar goxoki dendan.
Urruñako eta Ziburuko ikastoletako arduradunek emandako laguntza ekonomikoa “garrantzitsua” dela nabarmendu zuten atzo. “Jakin ezazue biziki eskertzen dugula iparraldeko lagunok. Hamazazpi urte igaro arren, hamaika arrazoi izango dira aurten ere laguntza emateko”, esan zuen Maritxu Larzabal Urruñako Ikastolako zuzendariak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.