Aketza Peña eta Eider Merino nagusi Legazpiko ziklo kros proban

Aketza Peña eta Eider Merino txirrindulari bizkaitarrak izan dira azkarrenak, atzo Legazpin jokatutako III. Ziklo Kros proban. Gizonezkoetan Bio-Racer Gomez anaiekin lehia estua izan zuen Peñak, eta azkenean, haiek osatu zuten podiumeko hirukoa, Iñigok egin zuen bigarren eta Jonek hirugarren. Jon Erguin beasaindarrak laugarren egin du.

Aketza Peña eta Eider Merino txirrindulari bizkaitarrak izan dira azkarrenak, atzo Legazpin jokatutako III. Ziklo Kros proban. Gizonezkoetan Bio-Racer Gomez anaiekin lehia estua izan zuen Peñak, eta azkenean, haiek osatu zuten podiumeko hirukoa, Iñigok egin zuen bigarren eta Jonek hirugarren. Jon Erguin beasaindarrak laugarren egin du. Emakumezkoetan berriz, Lointek taldeko Eider Merino izan zen azkarrena. Haren atzetik sartu zen Lierni Lekuona (Bizkaia Durango), eta Merinoren taldekide den Maite Murgiak osatu zuen podiuma. Merinok, erorikoa izan zuen proban zehar, baina altxatu eta proba lehen postuan bukatzea lortu zuen. SAILKAPENA: Elite maila:
  1. Aketza Peña (Zallako TKE)
  2. Iñigo Gomez (Bio-Racer)
  3. Jon Gomez (Bio-Racer)
  4. Jon Erguin (Añorga Kultur K.E.)
  5. Zigor Urain (Lizarralde kirolak)
  6. Jokin Irazola (Banan-Banan)
  7. Ivan Gonzalez (Foronda C.D.C.)
  8. Antonio Suarez (Bio-Racer)
  9. Jon Urteaga (Ordiziako T.E.)
  10. Unai Paniagua (Getxo XC Ciclismo)
Sub 23
  1. Damina Garcia (bizikleta.com)
  2. Alex Aranburu (Oridiziako T.E.)
  3. Adrian Garcia (Bathco)
Emakumezkoak (elite eta 23 urtez azpikoa)
  1. Eider Merino  (Lointek)
  2. Lierni Lekuona (Bizkaia-Durango)
  3. Maite Murgia (Lointek)
Junior mutilak
  1. Jon Munitxa (Beste Alde)
  2. Patxi Aldanondo (Caja Rural)
  3. Ander Montero (Mendiz-Petronor)
Junior emakumezkoak
  1. Paula Lanz (Zirauna-Iturribero)
  2. Enara Lopez (Mendiz-Petronor)
  3. Yaiza Agirre (Arflu-Punta Galea)
Kadeteak:
  1. Unai Morato (Mendiz-Petronor)
  2. Gontzal Garcia (Gaursa Renault)
  3. Jon Ander Musitu (Zirauna-Iturribero)
Kadete neskak:
  1. Aroa Gorostiza (CAF Trans.Eng.)
Master
  1. Mikel Epalza (Ciclos Yurrebaso)
  2. Xabier Mendiaraz (Bio Racer)
  3. Jokin Mujika (Loinatz T.E.)
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa