Andoni Salamerok bere lanaz hitz egin du Irakurle Taldean
Urretxu eta Zumarragako Irakurle Taldeak Andoni Salamero idazlearen Japonia: Poesiaren sumendi izkutua lana aztertu dute. Eta horretarako, egilea bera gonbidatu dute aste honetan egin duten saiora. Japoniar kulturarekiko "mira eta errespetua" duela eta hura ezagutzeko aukera izan zuela azaldu zuen Salamerok, eta liburuan hori irudikatu nahi izan duela. Gotzon Aranburuk egin du bideoa.