Zaldibiako Beti Gazte jubilatu elkarteak Patxi Iraola bertsolaria omendu zuen, abenduaren 27an. Bertsotako lana bezainbeste eskertu zioten «bere bizitza osoan ingurukoei emandako zerbitzu eta lan ona». Euxebio Igartzabal, Aranburu, Altzo Txiki, Aitor Irastortza eta Rufino Iraola anaiak bertsoak kantatu zizkioten. Daniel Belokik eta Xeto Garmendiak musikaz alaitu zuten ekitaldia.

Patxi Iraola, txapelarekin, Zaldibiako omenaldian./Zaldibia.org
Ekitaldiaren kronika zabalagoa
Zaldibia.org webgunean dago.