Igande honetan, Ostadar Mendi Taldea Lazkaotik Etxegaraterainoko ibilaldian

Datorren igande honetarako, martxoaren 9rako Ostadar Mendi Taldeak Lazkaotik Etxegarate bitarteko mendi ibilaldia antolatu du. Ibilaldi honetan, Olaberriatik igaroko gara, Ojarbi dorretxearen ondotik igaro eta bisitatuko dugun mendikatean diren gainak ezagutuko ditugu, ESPARRU (727 m), ARANTZAMENDI (782 m) eta ATXURBI (968 m). Gainkate horretatik, Aizkorri eta Aralar nabarmentzen dira, beste hainbat mendiren artean. Jose Migel Iztueta -Lazkao-Txiki- ere gogoratuko dugu egindako ibilaldian, idatzitako dosierrean.

Ibilaldia goizekoa izango da, azken urteotan -etxean bazkaltzearren- lehendabiziko ibilaldiak antolatu ditugun bezalaxe. Irteera ordua goizeko 7:30etan izango da (igande goizean), Zumarragako Elizkale kalean, Correos ondoan eta parrokia aurrean kokatzen den autobus geltokitik abiatuta.

Izena emateko Ostadar Mendi Taldeak antolatutako ekintzen egoitzan izan daiteke aste honetan zehar, edo 943723385 telefonoan (erantzungailuan mezua utziz) edo ostadar@ostadar.org email helbidean mezu bat utziz.

Informazio gehiago (ibilbidea, mapa eta argazkiak) gure webgunean eskuragai: http://www.ostadar.org

The post Igande honetan, Ostadar Mendi Taldea Lazkaotik Etxegaraterainoko ibilaldian appeared first on Otamotz.

HITZAkide HITZAkide

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa