Micah Martin kaliforniarra Bixibixi irratsaioan

OLYMPUS DIGITAL CAMERABihar, 12:15ean, Bixibixi saioa emango dute Segura Irratian. Hilean behin euskara ikasten ari diren kanpotarrak gonbidatzen dituzte eta oraingoan Micah Martin kaliforniarra gonbidatu dute. Gizon hau hizkuntza gutxituak aztertzen ari da. Gainera, Jon Urdangarin Maizpide euskaltegiko zuzendariak Euskara aberasten saioan parte hartuko du eta Gillermo Roak eta Iñaki Leturiak geologiaz hitz egingo dute. Antropozenoaz, hain zuzen ere. Ostiralean Seguran kontzertua emango duten Aire ahizpek ere parte hartuko dute.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa