BKLko senior mutilek irabazi dute Gipuzkoako bigarren mailako txapelketa
Beasaingo BKL saskibaloi taldeko senior mailako mutilek bigarren mailako Gipuzkoako txaplketa irabazi dute. Apirilak 9ko partidan, denboraldia amaitzeko bi partidaren faltan zirenean, txapela norentzat izango zen garbi geratu bazen ere, apirilaren 26an amaitu zen denboraldia. Talde beasaindarrak sekulako denboraldia egin du 26 partidetatik 24 irabazita.
Honen inguruko informazio gehiago biharko papereko Hitzan.













