
Pasa den larunabtean Bermeon (Bizkaia) jokatu den Campos Triatloia jokatu zen. Proba honek eman dio hasiera aurtengo Euskadi mailako denboraldiari, eta bertan izan dira, beste askoren artean, Trigoi Triatloi Taldeko hainbat kide. Horien artean, Imanol Etxeberria taldekideak hamargarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean, eta Beteranoen mailan lehen postua irabazi zuen. Trigoikoen esanetan «sekulako giroa» zegoen proban. 750 metro igerian, 24 kilometro bizikletaz eta 5 kilometro korrikan egin zituzten.