
Legazpiko Burdinola kultur elkarteak Nafarroako Urdazubira eta Lapurdiko Ainhoara txangoa antolatu du maiatzaren 24rako. Bi herriak ikusteaz gain, museoak, monasterioak eta haitzuloak bisitatuko dituzte. Autobusa 08:30ean irtengo da, anbulatoriotik. Prezioa 35 eurokoa da. Parte hartu nahi dutenek, 943 73 08 13 (Pedro) edo 943 73 70 97 (Jose Luis) zenbakira deitu behar dute.