Maria Jose Lera psikologoak ‘Golden 5’ eskola egitasmoaz hitz egingo du bihar Lazkaon

Lazkaoko San Benito ikastolak Maria Jose Lera psikologoaren hitzaldia antolatu du, biharko. Golden 5 egitasmoa aurkeztuko du, Europako Hezkuntza Batzordeak Comenius sariarekin saritutako eskola-baliabidea. Hitzaldia bihar 18:30ean da, Arerian. Sevillako Unibertsitatean psikologia ebolutiboan doktore da Lera andaluziarra, ikasgeletako erronka psiko-hezitzaileetan Europa mailako ikertzailerik «garrantzitsuenetakoa», San Benito ikastolak aurreratu duenez. Ikasleen errendimendu akademikoa hobetzeko bidea eta beren garapen psikologikoa indartzeko gakoak ikertu ditu. Ikasleen motibazio eza, errendimendu baxua, edo jazarpena eta bazterkeria jorratuko ditu.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa