BKL-ko neskek etxean jokatuko dute asteburuan
Beasaingo BKL saskibaloi taldeko Arri-BKL (A) taldeko neska kadeteek Bera Bera Manteo taldearen aurka jokatuko dute larunbatean Antzizar kiroldegian. Infantil mutilek, berriz, Ganbara SKT taldea hartuko dute etxean eta infatil mailakoek ere etxean jokatuko dute. Igande arratsaldean saskibaloi eskola egongo da martxan, mailaka banatuta eta ordutegi ezberdinetan.













