Ezkerraldeara irteera egingo dute Zuhaiztikoek
Bizkaiko Ezkerraldera bisita egingo dute gaur Zuhaizti Gizarte Zentroko kideek. Hain justu ere, Arboleda, Gallarta eta Bilbora egingo dute irteera. Joan den astean, berriz, Legazpin izan ziren hondakinen sailkapen instalazioa bisitatzen; baita Arriaranen (Beasain) ere bertako potabilizazio instalazioa gertutik ezagutzen. Legazpiko Mirandaola ere bisitatu zuten.













