
http://youtu.be/C2xGrlYD08Q Eguraldi bikaina lagun, 990 lagunek parte hartu zuten atzo Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxan. Antolatzaileak “oso gustura” ageri dira. Eguraldia “alde” eduki zutela azpimarratu dute. “Mendian ibiltzeko giro bikaina izan genuen. Gainera, mendia oso polita dago urteko sasoi honetan”. Hala, antolatzaileek espero bezainbeste jendek parte hartu zuen eta guztiak gustura itzuli ziren etxera.





Irati Auzmendi diseinatzaile urretxuarrak Donostia Fashion Film festibala irabazi du eta udazkenean bere diseinuak jarriko ditu salgai. Bartzelonan (Herrialde Katalanak) ikasi zuen, baina beti oso argi eduki zuen bere herrian lan egingo zuela. Iaz Hamahiru denda ireki zuen Gernikako Arbola plazan. Zer diozu Donostian irabazi duzun sariaz? Donostia Fashion Film festibala lehenengoz antolatu dute. Paco Peregrin argazkilariarekin eta Jorge Gil zinemagile legazpiarrarekin lan egitea proposatu zidaten. Gure bideoa irabazle suertatu da.

Irrintzi dantza taldeak antolatutako Dantzari Txikia datorren igandean izango da. Urtero bezala oraingoan ere Zumarragako Eitzagako San Isidro jaiekin bat egin du dantzari txikien festak. Irrintzitik jakinarazi dutenez aurtengoan 200 dantzari inguru elkartuko dira Zumarragan. Irrintzi dantza taldeko dantzari txikiez gain Gabiriako Goruntz dantza taldekoak, Legazpiko Korostiko dantzariak, Urretxuko Lurrakoak, Zarauzko Jalgikoak eta Oñatiko Oñatz dantza taldekoak elkartuko dira igandean.

Imsersoren nagusientzako oporretako programan izena emateko epea ireki dute. Urretxuarrek udaletxean edo Aterpe jubilatuen etxean har ditzakete eskaera orriak eta legazpiarrek udaletxean. Eskaerak ekainaren 5a baino lehen aurkeztu behar dira. The post ...