2014/6/13

Uggasa abileziak garatzeko programa aurkezten ari da

Uggasa abileziak garatzeko Sortzen AKT programa aurkezten ari da Urretxuko Sortzen enpresa haztegian. 60 bat lagun parte hartzen ari dira. Gaurko ekitaldiaren ondoren, programan parte hartu edo ez erabakiko dute. Programak zertan datzan azaltzen ari dira eta parte hartzaileek dagoeneko antzeko programetan parte hartu dutenen iritzia ezagutu ahal izango dute. Ondoren, mokadutxoa egingo dute.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Urretxuko eta Zumarragako operaren musika saioak aurkeztu dituzte

Urretxuko eta Zumarragako 600 bizilagun baino gehiagok GI-631 opera prestatu dute. Hilaren 21ean eskainiko dute, 22:30ean, Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizun horretan, herriko artista ia guztiek parte hartuko dute. Asteazken arratsaldean, Gorka Hermosa ekimenaren bultzatzaileak eta hainbat parte hartzailek prentsaurrekoa eman zuten egitasmoa azaltzeko.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Euskaltegiak afaria antolatu du hilaren 20rako

Urretxuko eta Zumarragako udal euskaltegiak ikasleentzat, irakasleentzat eta lagunentzat afaria antolatu du hilaren 20rako. Jai Alai jatetxean egingo dute, 21:30ean. Me-nuak 20 euro balio du. Parte hartu nahi dutenek euskaltegira

The post Euskaltegiak afaria antolatu du hilaren 20rako appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Saskibaloi partidak Gernikako Arbola plazan

Goierri kirol elkarteak, Eiluzek eta Urretxuko Udalak San Joan txapelketa integratzailea eta 3X3 txapelketa antolatu dituzte. Saskibaloi partidak gaur eta bihar jokatuko dituzte, Gernikako Arbola plazan: gaur 17:00etatik 21:00-etara eta

The post Saskibaloi partidak Gernikako Arbola plazan appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa