2014/6

Udalak bost langile kontratatu behar ditu

Udalak igeltserotzako lehen mailako ofizial bat eta bi peoi kontratatu behar ditu uztailerako eta abuzturako eta pintura lanetarako bi peoi abuzturako. Urretxun edo Zumarragan erroldatuak egon behar dira eta sei

The post Udalak bost langile kontratatu behar ditu appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Podemos-Ahal Dugu taldea sortzeko bilera

Urretxuar eta zumarragar talde batek Podemos-Ahal Dugu alderdiaren taldea sortu nahi du bi herriotan. Sortze bilera bihar egingo dute, 19:00etan, Urretxuko kultur etxean. Nahi duten herritar guztiek parte har dezakete. The post Podemos-Ahal Dugu taldea...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Innobasquek Aurrera Atera eskualdeko elkartearen egitasmo bat hautatu du

Innobasquek Goierri garaiko Aurrera Atera irabazi-asmorik gabeko elkartearen Tanttaka Lagunduz egitasmoa Crowdsasuna crowfunding proiekturako hautatu du. Jendearen diru-laguntzarekin, konpainia behar duten adinekoei, Zumarragako Ibaiondo zentroko gazteei eta txakurtegietako txakurrei lagunduko diete. Aurrera Atera animaliekin terapia egiten duten profesionalek sortutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ahotsak harribitxi bihurtuta

http://youtu.be/-qtd33YWGJs Agiñagako Justina Jaruegik ogia egiten du bere baserrian. Jauregik ez du baina ogia egiten duela esaten, labesua egiten duela baizik. Zumarragako Agiñaga auzoko bizilagunik adinekoena da. Bereaz gain beste 41 urretxuarren eta zumarragarren hizkera jaso dute Badihardugu elkartekoek. Elkarte horri bi herrietako euskarazko ahotsak jasotzeko enkargua egin zioten Urretxuko eta Zumarragako udalek.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Gaztetxean bertso desafioa egingo dute

Gaztetxearen 12. urteurreneko azken ekitaldiak aste honetan izango dira. Ostiralean, 21:00etan, Agin Laburu, Asier Azpiroz, Nerea Ibarzabal eta Malen Amenabar bertsolariek bertso desafioa egingo dute. Lehen biak azken bien aurka

The post Gaztetxean bertso desafioa egingo dute appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Iburretarena izan da lehiaketako pintxo onena

Asteburuko pintxo lehiaketako irabazlea zein taberna izan den iragarri du Zumarragako Udalak. Iburreta tabernak irabazi du aurtengo udaberriko txapelketako pintxo onenaren saria eta pintxo originalarena Saski tabernak jasoko du. Sariak

The post Iburretarena izan da lehiaketako pintxo onena appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Goierrik Pirinioetara mendi irteera antolatu du

Goierrik Pirinioetako zeharkaldiaren 7. eta 8. etapak egingo ditu hilaren 21ean eta 22an. 06:30ean irtengo dira. Larunbatean Mendilatzetik Iratiko etxoletara joango dira. Errotzate, Aranohegi eta Okabe mendiak igoko dituzte. Igandean,

The post Goierrik Pirinioetara mendi irteera antolatu du appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Trinitate jaia ospatuko dute etzi Oletan, Zumarragan

Trinitate jaia ospatuko dute Zumarragako Agiñagako auzotarrek etzi Oletako zelaietan. Jaia erromeria giroan egingo dute eguerdian hasi eta iluntzeraino. Eguerdian meza izango da aurten zendutako auzotarren alde. Ondoren, 13:00etan aizkora erakustaldia egingo dute Larrañagak eta Zalduak, eta 14:00etan herri bazkarira bilduko dira 120 bat auzotar, trikitilariak ere bertan izango dira.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Kale Gorrian musika zikloaren bigarren saioa, ostiralean

http://youtu.be/x3-hzfPH5Fw Kale Gorrian kontzertu zikloaren bigarren edizioa egiten ari dira asteotan, Urretxuko Santa Barbara aterpetxean. Ostiral honetan, bigarren txanda izango dute, musika esperimentala egiten duten hiru artista eta bikoterekin. Mursego eibartarrak zabalduko du saioa, 20:00ak aldera; haren atzetik, bi bikote: SchnaAAk alemaniarrak eta ZA! katalanak. Aurretik, 19:00etan hasita, Antton Iturbe DJa ariko da, giroa berotzen.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Zumbathon saioa egingo dute Zelai Arizti parkean

Larunbatean, 18:00etan Zumbathon saioa egingo dute Zumarragako Zelai Arizti parkeko frontoian. Zumba kirola eta dantza uztartzen dituen diziplina berria da eta aurten hasi dira Ispilla kiroldegian lantzen. Saioan parte hartu

The post Zumbathon saioa egingo dute Zelai Arizti parkean appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa