2014/6

Zaragozako Aqvilo koruak irabazi du Antioko lehiaketa

Antigua Abesbatza Lehiaketako XVI. ekitaldia egin dute Zumarragako Antio baselizan eta lehiatu diren lau abesbatzen artean Zaragozako (Aragoi) Aqvilo koruak irabazi du lehiaketa. Aqvilo abesbatzarekin lehian aritu ziren abesbatzak honakoak dira: Segoviako (Gaztela) Agora, Lazkaoko Kantaka eta Hondarribiako Eskifaia (Gipuzkoa). Epaileek berrogei punturekin eman zioten garaipena Aragoiko koruari. Epaimahaia Josu Elberdin, Julia Foruria, Aitor Sáez de Cortazar, Eva Ugalde eta Esteban Urzelai adituek osatu zuten.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Azpirik eta Altunak irabazi dute San Joan pilota txapelketa

Larunbatean San Joan pilota txapelketako finalak jokatu zituzten Ederrena pilotalekuan. Senior mailan Azpirik eta Altunak 22 eta 12 irabazi zieten Dorronsoro eta Perezi. Gazte mailan, berriz, Sarasak Lasori irabazi zion,

The post Azpirik eta Altunak irabazi dute San Joan pilota txapelketa appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Mursego, Santa Barbaran

http://youtu.be/d7jUKgvCkkI Kale Gorrian musika zikloaren bigarren saioa egin dute asteburuan, Urretxuko Santa Barbara aterpetxean. Mursego kantari eibartarra izan da protagonistetako bat, SchaAAnk eta Za! taldeekin batera. Hiruren artean ere egin zituzten hainbat kanta.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Saskibaloiak hartu du gaur Gernikako Arbola plaza

Goierri elkarteak antolatuta, 3×3 saskibaloi txapelketa ari dira egiten gaur Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Eremuta bitan banatu eta lau kanasta jarrita goizean jokatu dituzten lehen partidak. 16:00etan ekin diote berriro txapelketari, eta 21:00etan amaituko da. Jokorazo ez ezik, bestelako irakaskuntzetarako tartea ere izan da gaur Gernikako Arbolan. Gurpildun aulkiekin aritu dira batzuk saskibaloian, eta elbarritasunen bat dutenen azaletik aritu behar izan dira.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Arte Ederren Udal Eskolako ikasleen lanak ikusgai

Etzi irekiko dute Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian Arte Eder Eskolako 150 bat ikasleren lanak erakutsiko dituen erakusketa. Bi ataletan egingo dute oraingoan; lehendabizi helduek bost teknika landuta egin dituzten lanen bilduma ipiniko dute eta ondoren haurrek horma-irudietan zein akrilikoetan egindako lanak. Lehenengo bildumaren inaugurazioa etzi izango da, gaur Dorleta Ugarteburu eta Laura Cendoya irakasleak hiru ikasleren laguntzarekin erakusketa muntatzen ari ziren kultur etxean.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

‘Parketarrak’ egitasmoa bihar, Zelai Arizti parkean

Ekainaren 4an Urretxuko gazteluko parkean egindako Parketarrak egitasmoa errepikatuko dute bihar Zumarragako Zelai Arizti parkean, 17:00etatik aurrera. Kalean eta parkean euskararen erabilera bultzatzea dute helburu. 3 urtetik 5 urtera arteko

The post ‘Parketarrak’ egitasmoa bihar, Zelai Arizti parkean appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ehunka pintxo aterako dituzte VIII. Pintxo Lehiaketan

Zumarragako hamabost tabernak parte hartuko dute VIII. Pintxo Lehiaketan. Udazkeneko lehiaketa ez bezala udaberriko honetan gai librean aritzen dira tabernariak eta batek baino gehiago sorpresak iragarri ditu. Dagoeneko egonkortu dira lehiaketak eta udazkenekoa zailagoa dela aitortzen duten arren jende asko mugitzen duela diote tabernariek; udazkenekoan buzkantza edo odolkia erabili behar dute derrigor. Udaberrikoan gaiak ez ditu mugatzen baina tabernetan dabilen jende andanak pintxoaren nolakotasuna erabat baldintzatzen du.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa