Egea eta Sevillano azkarrenak Goierri Garaia mendi lasterketan

http://youtu.be/86c_72VFLpY Goierri Garaia mendi lasterketaren zazpigarren edizioa jokatu zuten larunbatean. Irteeran 166 lagun bildu ziren. Gizonezkoetan, Aritz Egea izan zen azkarrena helmugan; haren atzetik iritsi ziren Asier Aguado eta Unai Santamaria. Emakumezkoetan berriz, Sandra Sevillano iritsi zen aurrena; Uxoa Irigoienek eta Alizia Olazabalek osatu zuten podiuma.

Goierri Garaia mendi lasterketaren zazpigarren edizioa jokatu zuten larunbatean. Irteeran 166 lagun bildu ziren. Gizonezkoetan, Aritz Egea izan zen azkarrena helmugan; haren atzetik iritsi ziren Asier Aguado eta Unai Santamaria. Emakumezkoetan berriz, Sandra Sevillano iritsi zen aurrena; Uxoa Irigoienek eta Alizia Olazabalek osatu zuten podiuma.

Proba luzean 119 lagunek parte hartu dute aurten, 108 gizonezkok eta 11 emakumezkok. Ibilbide laburrean berriz, 29 lagunek parte hartu zuten. Gainontzean, eguraldia lagun izan zuten korrikalariek proban zehar, ateri eutsi baitzion arratsalde osoan.

Horra hor sailkapen guztiak:

1. Gizonezkoak 2. Emakumezkoak 3. Kadete, gizonezkoak 4. Kadete, emakumezkoak 5. Gazteak, gizonezkoak 6. Promesa gizonezkoak 7. Beteranoak, gizonezkoak 8. Betaranoak, emakumezkoak 9. Herrikoia

 

The post Aritz Egea eta Sandra Sevillano izan dira azkarrenak Goierri Garaia mendi lasterketan appeared first on Otamotz.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa