Jesus Mari Goenagak irabazi du sega ligaren Zaldibiako jardunaldia
Almitza elkarteak antolatutako Euskal Herriko nazioarteko erako VI. Sega Ligaxkako bigarren jardunaldia Zaldibian jokatu zen, larunbatean. Irastortza baserriko zelaietan, Jesus Mari Goenaga errezildarrak ebaki zuen 100 metro koadroko saila azkarren (2:22,20 minutu) eta txukunen (12 segundoko gehigarria barne).
Goenagak lortu ditu, hala, ligaxkako sailkapenerako 75 puntu. Bigarren Igor Esnaola legorretarra geratu zen, 3 hamarrenera soilik (2:22,45). Eta, hirugarren, Etxalekun onena izan zen Migel Mari Jauregi Altzo zaldibiarra (2:26,00).
Nesketan Alazne Etxaburuak irabazi du; gazteetan, Jon Otegik.