
Beasaingo Kultur mahaiko kideak ia hilero biltzen dira Igartzan, eta orain sarriago biltzen dira, Mutur Beltz Egunaren harira. Trenbidearen linea osoa inauguratu zeneko 150 urteurrena ospatzeko egingo duten eguna izango da Muturbeltz eguna. Herriko elkarte, talde edo kultur eragile ezberdinek mahai honetan parte hartzearen garrantzia ikusi zuten.
Irailaren 27an ospatuko dute Mutur Beltz Eguna Beasainen. Aurtengoa, ordea, ez dute urteurren biribileko festa izatea bakarrik nahi. Hemendik aurrera ere, festa egun hau finkatu eta urtetik urtera errotzen joatea nahi dute, Beasaingo Udalekoek. Egitasmo honekin, herriko eragile desberdinak harremanetan artzea eta kultur sarea sendotzea ere nahi du udalak. Trena, festa eta trikitixa izango dira festa honetako protagonista nagusiak, baina, jolasak, bertso desafioa, sagardoa, herri kirolak, kontakizunak, erakusketak, herri afaria eta beste hainbat ekintza ere ari dira antolatzen.