Abiatu dira Goierriko Bi Handiak probako korrikalariak

http://youtu.be/-w2q1JxYIqo Ehunmiliak probako parte hartzeaileak mendian gora eta behera dabiltzala, 23:00ak puntuan irten dira Beasaingo Loinazko San Martin plazatik Goierriko Bi Handiak probako korrikalariak. Gainontzeko urteetan bezala, giro bikaina sortu da irteeran eta inguruetan, eta txalo, oihu eta kameren flas artean egin dituzte lehen metroak parte hartzaileek.

Ehunmiliak probako parte hartzeaileak mendian gora eta behera dabiltzala, 23:00ak puntuan irten dira Beasaingo Loinazko San Martin plazatik Goierriko Bi Handiak probako korrikalariak. Gainontzeko urteetan bezala, giro bikaina sortu da irteeran eta inguruetan, eta txalo, oihu eta kameren flas artean egin dituzte lehen metroak parte hartzaileek. Eguraldi hotza iragarri dute antolatzaileek, batez ere garaiera altuenetan (Aralarren eta Aizkorrin batik bat), eta arropa egokia janzteko eskatu die irteeran Mikel Valdivielso lasterketa zuzendariak bi probetako korrikalariei, bai arratsaldean Ehunmiliakekoei eta baita gauean Goierriko Bi Handietako parte hatzaileei ere. Bestalde, antolakuntzatik jakinarazi dutenez, EHMko parte hartzaileek duten GPS sistema hainbat arazo ari da ematen, eta korrikalarien jarraipena zuzeneko denboren bidez egiteko eskatu dute. Datozen orduetan arazoak konpontzea espero dute. Bien bitartean, hau da Ehunmiliak probako korrikalarien lehen sailkapena proba hasi eta sei ordura: GIZONAK     ……………………………………………. MADARIXA:                              AZPEITIA:
  1.  Javi Dominguez  ………………….. 4:45:29   ……………………..   6:02:34
  2. Ugaitz Agirregomezkorta  ………  4:49:33  ………………………  6:09:51
  3. Pedo Marques  ……………………..  4:53:44  ……………………..  6:17:20
  4. Imanol Aleson  …………………….  5:02:04  ……………………..  6:20:38
EMAKUMEAK   ……………………………………………   ELOSUA:                             MADARIXA:
  1.  Silvia Trigueros  ……………………  3:40:23   ………………….  5:25:51
  2. Jone Urkizu   …………………………  4:10:39  …………………..  4:15:14
  3. Jaione Sasieta  ………………………  4:15:14  ……………………  6:09:10
  4. Elena Calvillo  ……………………….  4:12:55 ………………….. 6:12:51
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa