Pedro Etxeberria zumaiarra eta Iokin Garai oñatiarra izan dira azkarrenak G2H proban

http://youtu.be/jOwlX-TMZO4 Pedro Etxeberria zumaiarrak irabazi du aurtengo Goierriko 2 Handiak mendi lasterketa, 10:41:29eko denbora eginda. Hiru minutuko aldearekin iritsi da bigarrena, Iokin Garai oñatiarra. Gizonezkoen podiuma Nuno Mendez da Silva portugaldarrak osatu du. Hiru korrikalariek, proba "oso gogorra" izan dela azaldu dute, batez ere gaueko euriagatik eta Lizarrustitik Etxegaratera bidean izan duten behelaino itxiagatik; "hankak ere juxtu-juxtu ikusten nituen" azaldu du Etxeberriak.

IMG-20140712-WA0007

Mendez da Silva (3.a), Etxeberria (irabazlea) eta Garai (2.a), Beasaingo helmugan

Pedro Etxeberria zumaiarrak irabazi du aurtengo Goierriko 2 Handiak mendi lasterketa, 10:41:29eko denbora eginda. Hiru minutuko aldearekin iritsi da bigarrena, Iokin Garai oñatiarra. Gizonezkoen podiuma Nuno Mendez da Silva portugaldarrak osatu du. Hiru korrikalariek, proba “oso gogorra” izan dela azaldu dute, batez ere gaueko euriagatik eta Lizarrustitik Etxegaratera bidean izan duten behelaino itxiagatik; “hankak ere juxtu-juxtu ikusten nituen” azaldu du Etxeberriak.
IMG-20140712-WA0012

Lehen lau goierritarrak helmugan: Etxeberria, Valdibielso, Martin eta Garmendia

Laugarren postuan goierritar bat iritsi berri da helmugara, Juan Karlos Valdibielso beasaindarra (11:38:15). Beste goierritar batzuk ere iritsi dira helmugara: Igor Etxeberria legazpiarra (12:24:37), Joxi Garmendia ordiziarra (12:34:48) eta Angel Martin beasaindarra (12:34:53). Emakumezkoetan, Aitziber Osinalde legazpiarra doa lehendabiziko postuan, baina oraindik ez da helmugara iritsi. Ehunmilietan, Dominguez eta Aleson Ehunmiliak lasterketan berriz, Javi Dominguez eta Imanol Aleson doaz aurreneko tokietan. Lizarrustin Dominguez pasa da aurrena, 15:08:04eko denborarekin. Alesonek 22 minutuko atzerapena darama. Hirugarrena Iñaki Catalan izan da; haren azken erreferentzia Amezketakoa da, ordea. Emakumezkoetan berriz, Silvia Trigueros doa aurrena, alde handiarekin.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa