Ehunmiliak: ediziorik gogorrena

http://youtu.be/Meh7B9T8kZA Orain arteko bost edizioetako probarik gogorrena izan dela zioten helmugan hainbat korrikalarik. Izan ere, berez nahikoa zaila eta gogorra den proba are gehiago gogortu du eguraldiak, batez ere, euriaren eta behelainoaren eraginez. Zailtasunak zailtasun, ordea, aurten ere indar erakustaldia eman dute Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handiak probetako parte-hartzaileek.

Orain arteko bost edizioetako probarik gogorrena izan dela zioten helmugan hainbat korrikalarik. Izan ere, berez nahikoa zaila eta gogorra den proba are gehiago gogortu du eguraldiak, batez ere, euriaren eta behelainoaren eraginez. Zailtasunak zailtasun, ordea, aurten ere indar erakustaldia eman dute Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handiak probetako parte-hartzaileek. EHM lasterletan, Javi Dominguez eta Silvia Trigueros izan dira azkarrenak. G2H proban, berriz, Pedro Etxeberria zumaiarra eta Aitziber Osinalde legazpiarra nagusitu dira. Guztira 390 lagunek lortu dute lasterketak bukatzea; G2H 240 lagunek bukatu dute (Aralarren 100 lagun neutralizatu zituzten); EHM bukatu zutenak, berriz, 150 izan ziren. EHUNMILIAK Gizonezkoak
  1. Javi Dominguez ……………….. 23h 29′ 10”
  2. Imanol Aleson ………………….. 24h 40′ 29”
  3. Iñaki Catalan ……………………. 27h 04′ 57”
Emakumezkoak
  1. Silvia Trigueros ………………… 28h 48′ 23”
  2. Elena Calvillo …………………… 29h 30 ’08”
  3. Jone Urkizu ……………………… 29h 53´ 19”
GOIERRIKO 2 HANDIAK Gizonezkoak
  1. Pedro Etxeberria ………………… 10h 41′ 29”
  2. Iokin Garai ………………………… 10h 44′ 52”
  3. Nuno Mendes da Silva ………… 10h 52′ 47”
Emakumezkoak
  1. Aitziber Osinalde ………………… 13h 25′ 09”
  2. Ester Alves …………………………. 14h 12 ’05”
  3. Leire Martinez ……………………. 14h 38´ 14”
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa