Bekausek irabazi du Ordiziako kuadrilen arteko futbol txapelketa

http://youtu.be/iyvSgsrMfEE Larunbatean eman zioten amaiera Ordizian kuadrilen arteko XXXV. futbol txapelketari. Perla eta Bekause taldeen artean jokatu zen finala eta azken hauek izan ziren garaile. Joan zen asteburuan Gauss taldeari 0-1 irabazita iritsi ziren finalera Bekausekoak, iaz ere finalean izan ziren, baina ez zuten garaipenik lortu.

Larunbatean eman zioten amaiera Ordizian kuadrilen arteko XXXV. futbol txapelketari. Perla eta Bekause taldeen artean jokatu zen finala eta azken hauek izan ziren garaile. Joan zen asteburuan Gauss taldeari 0-1 irabazita iritsi ziren finalera Bekausekoak, iaz ere finalean izan ziren, baina ez zuten garaipenik lortu. Kanporaketan berdinduta gelditu ziren bi taldeak eta penaltien tandara pasa behar izan zuten; Gaussek 2tan egin zuen huts eta Bekausek 1ean.  Beste kanporaketara 3 goleko abantailarekin iritsi zen Perla taldea; ez zioten Yatikeri aukera bat bera ere utzi, 4-1 irabazita.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa