Jokin Alberdik irabazi du Lazkaon Esparru probaren 59. ekitaldia

Lazkaon larunbatean jokatu zen 59. Esparru Proba txirrindularitza lasterketa Jokin Alberdik (Andoaingo) irabazi du, 1:16:35eko denborarekin. Esprinta izan zen bukaeran, hamahiru laguneko taldetxoan. Kadete mailako txirrindularientzat 50 kilometroko ibilbidea prestatu zuen Lazkao Kirol Elkarteak. 92 ziklista abiatu, eta 73 iritsi ziren. Beasaingo Inoxcra taldeko Iker Imaz sailkatu da bigarren, eta Luis Mari Garikano (Limousin) hirugarren. Lazkaon antolatutako urteko azken proba izan da.
Alberdi, besoak jasota, eskuinean Imaz duela./GTXE

Alberdi, besoak jasota, eskuinean Imaz duela./GTXE

Lazkaoko Esparru Saria 2014-7-12 sailkapena
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa