
Legazpiko Udalak Musika Parkean ekimena antolatu du. Lehen kontzertua ostiralean egin behar zuten, baina eguraldi txarra zela medio, atzeratu egin zuten. Datorren asteazkenean egingo dute: Mac Jeara’s Band taldeak 19:30ean joko du, Urtatzazar parkean. Bigarren kontzertua irailaren 6an egingo dute, Agirre-Etxeberri parkean. Lauroba taldeak joko du.