Apota 8 izan da gehien ordaindu den ehiza postua
Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoek dituzten ehiza postuen enkantean Apota 8 izan da aurten gehien ordaindu den postua: 7.901 euro. Igandean egin zuten Seguran enkantea eta bigarren posturik ordainduena Agiñaran 0 izan da: 7.414 euro.












