Conchi Lizanen lanak daude ikusgai Aterpen
Aterpe tabernan Conchi Lizan margolariaren lanak daude ikusgai urriaren 2a bitartean. Elchekoa (Valentzia) da Lizan, baina, lotura estua du Beasainekin, familiako arrazoiengatik. Afrikako estanpak eta lan orientalistak dira ikusgai jarri dituenak, pintzelkada difuminatuekin. Orekaren unibertsoak eta edertasun mugaezinak islatu nahi izaten ditu argiaren bidez.













