Aizkorrin Barrena martxan izena emateko aukera

Dagoeneko Aizkorrin Barrena mendi martxan izena emateko epea ireki dute. Aurtengo ekitaldia hilaren 28an izango da eta, beti bezala, bi ibilbide prestatu dituzte: Zanpa Zanpa (31 kilometro) eta Tttipi Ttapa (15,5 kilometro). Ibilbide luzekoak 08:15ak eta 08:45ak bitartean aterako dira Brinkolako geltokitik, eta motzekoak 09:15ean. Mendizaleek Legazpi, Urretxu eta Zumarragako kiroldegietan, Urbeltz tabernan eta Izadi Zaleak elkartean eman dezakete izena. Izena aurrez ematen dutenek 10 euro ordainduko dute eta egunean bertan ematen dutenek 12 euro.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa