Lazkaotarrek lau eguneko egitarauarekin ospatuko dute San Migel

Mota askotako ekitaldiak bateratu dituzte Lazkaon, astebururako. Astelehenean San Migel festa herrikoia ospatuko dute, ohiko herri afariarekin. Baina, aurrez, ipuin kontalaria, pilota txapelketak eta Basherri Eguneko nekazaritza azoka ere izango dira, gaurtik igandera. San Migel afaria, ohi bezala, plazako pilotalekuaren babesean egingo dute ehunka lazkaotarrek. Mahaiak eta aulkiak udalak jarriko ditu. Lekua erreserbatzeko, atzo banatu zituzten udaletxean txartelak, zenbakituta.
Lazkaon, sanmigeletako afaria, iaz./Mikel Albisu

Lazkaon, sanmigeletako afaria, iaz./Mikel Albisu

Astelehenean, bestetik, Lazkaoko jubilatuek euren eguna izango dute. Meza, bazkaria eta arratsaldean Orobione egoitzan dantzaldia dituzte. Euskal Herri mailako lehiaketa bat ere izango da, bihar (larunbata) 13:00etatik aurrera: Street Skate txapelketa jokatuko da, irristaketa pistan. EGITARAUA Lazkaon San Migel jaiak Gaur (ostirala, irailak 26)
  • 17:00. Miriam Mendoza ipuin kontalaria (3, 4 eta 5 urteko haurrentzat). Udal liburutegian.
  • 19:30. Pasaka pilota partidak, plazako pilotalekuan.
Bihar (larunbata, irailak 27)
  • 12:00-18:30. Euskal Herriko Street Skate Txapelketa, irristaketa parkean.
  • 19:00. 22. Sagardo dastaketa eta taloak, plazan.
Igandea (irailak 28)
  • 09:00-14:00. III. Basherri eguna. Abere erakusketa, azoka, sukaldaritza saioak, pintxo eta sagardo banaketa, gari-lanen erakustaldia, musika…
  • 12:00. Josetxo Imaz Korrikaldiaren pasaera, herrian barrena.
Astelehena (irailak 29), San Migel eguna
  • 11:00-13:30 eta 16:30-19:00. Puzgarriak haurrentzat Lazkao Txiki Zelaian, Areria aurrean eta Gurutzeko parke gorrian (euria bada kiroldegian).
  • 12:00. Meza, San Migel elizan.
  • 12:00. San Migel pilota txapelketako finalak, adin askotan, plazako pilotalekuan.
  • 14:00. Jubilatu bazkideen bazkaria.
  • 19:00. Buruhandiak eta Antzar Gazteak txistulari taldea.
  • 20:00. Drindots taldea.
  • 21:00. Herri afaria, plazako pilotalekuan (lekua hartzeko txartelak gaur banatuko dituzte, udaletxean, 09:00etan hasi eta agortu arte).
  • Gauean. Drindots.
 
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa