Bizikleta Martxa egin dute Beasainen

Mugikortasun Iraunkorrarren Astearen barruan, bizikleta martxa egin dute gaur goizean Beasainen. Goizeko 10:30ean, Beasaingo ikastetxe guztietako 5. eta 6. mailako ikasleak bizikleta hartu eta Loinazko San Martin plazara gerturatu dira, Udaltzainek lagunduta. Handik, ikasle, irakasle, udal ordezkari eta udaltzainek, denek batera, buelta bat eman dute herrian zehar eta plazan amaitu dute atzera, hamaiketakoa eginez. Beasaingo Mugikortasun Iraunkorraren Astearen inguruko informazio gehiago, hemen klikatuta.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa