Altzagan, herri kirolak izar

Altzagan San Migel festak gaur arratsaldean hasiko dira. Lau eguneko egitaraua prestatu du udalak, urteroko ekitaldiak mantenduta. Igandean, esate baterako, sagardo dastaketa herrikoia izango da. Herri kirol erakustaldi aberatsa ere prestatu dute, jai arratsalderako. Aizkoran, harri jasotzen eta trontzan ikusteko aukera izango da, modalitate bakoitzean puntako kirolariekin. Azurmendi eta Otaegi, Ostolaza eta Guzta, eta Etxaburua-Aranburu eta Lizarralde-Otaño ariko dira. Bi talde osatuko dituzte, eta buruz buruzkoa jokatuko dute. Altzagan haurrentzat egunero jarri dute ekitaldiren bat: antzerkia, puzgarriak, jolasak eta askaria, egunez egun. Baita hitzordu gastronomikoren bat ere, izan patata-tortilla lehiaketa, izan herri afaria, sagardo edatea edo bertso-bazkaria.
Altzagarrak tokan, San Migel jaietan./Ibon Zarrabeitia

Altzagarrak tokan, San Migel jaietan./Ibon Zarrabeitia

EGITARAUA Altzagan San Migel festak Gaur (ostirala, irailak 26)
  • 17:30. Haurrentzako ikuskizuna: ‘Galtzagorriei, to Iñaxito!’.
  • 19:00. VI. Patata-Tortilla lehiaketa.
  • 21:00. Herriko IV. Frontenis txpelketako finala.
  • Ondoren. Koplaka musika taldea.
Larunbata (irailak 27)
  • 10:00-13:00 eta 15:00-18:00. Haur parkea eta puzgarriak.
  • 18:00. Meza.
  • 18:30. Gari eta Iñaki trikitilariak.
  • 20:30. Herri afaria, Euskal Parrilak prestatua (txartelak aurrez hartu behar dira).
  • 22:00. Joseba Usabiagaren ‘Oroitzapenak’ bakarrizketa.
Igandea  (irailak 28)
  • 11:00. Haur jolasak.
  • 18:00. Herri kirolak. Proba konbinatuak aizkoran, harri jasotzen eta trontzan. 1 taldea: Iñaki Azurmendi, Joseba Ostolaza, Alazne Etxaburua eta Jasone Aranburu. 2 taldea: Joseba Otaegi, Xabier Aranburu ‘Guzta’, Aitziber Lizarralde eta Ainhoa Otaño.
  • 19:00. Sagardo dastaketa.
Astelehena (irailak 29), San Migel eguna
  • 12:00. Meza.
  • 14:00. Herri bazkaria, Julio Soto eta Iban Urdangarin bertsolariekin.
  • 17:00. Herriko haurrentzat askaria.
  • 19:00. Toka txapelketa.
 
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa