Gaintzan gaur hasiko dira San Migel jaiak

Gaurtik astelehenera ospatuko dituzte gaintzarrek San Migel festak. Bi berritasun garrantzitsu badakartzate. Batetik, larunbat gauean egingo duten bertso musikatuen Bertshow ikuskizuna. Lau bertsolari (Alaia Martin, Xamoa, Mantxi eta Beñat Gaztelumendi) eta hiru musikari (Eneko Sierra, Ixak Arruti eta Gari Otamendi) ariko dira. Bestetik, igande iluntzean, ohiturazko mondeju janaren aurretik, aurtengo beste nobedadea dago: bi zaldiren arteko harri tira desafioa egingo dute. Imanol Paollaren eta Iker Zubillaga ezkiotarraren zaldi banak 800 kiloko harria erabiliko dute, plazan. Gainontzean, ohiko egitura eman diete gaintzarrek jaiei. Mozorrotuta sartuko dira giroan, bihar gaueko herri afarian. Eta gauero musikarik ez da faltako Gaintzan: trikitilariak hiru egunetan, eta larunbatean Tragotruk taldea, Bertshow ikuskizun aipagarriaz gain, jakina.
Trikitilariak Gaintzan, San Migel jaien alaigarri./Aimar Maiz

Trikitilariak Gaintzan, San Migel jaien alaigarri./Aimar Maiz

EGITARAUA Gaintzako San Migel festak Gaur (ostirala, irailak 26)
  • 20:00. Jaien hasierako suziriak eta poteo herrikoia.
  • 20:30. Sagardo dastaketa eta herri afaria, pilotalekuan.
  • Gauean. Mozorro festa; afaltzera mozorrotuta. ‘Play-back’ saioa.
  • Jarraian. Itsaso eta Irune Elizagoien trikitilariak.
Larunbata  (irailak 27)
  • 10:30. ‘Altxorraren bila’ jolasa.
  • 12:00. Pilota partidak, Gaintza eta Amezketa artean. Banaka: Beñat Matxain / Unai Lasa. Binaka: Aitor Altuna-Imanol Morales / Jon Estarbe-Jon Lopetegi. 3. partida: Goikoetxea-Intsausti / Matxain-Iraeta.
  • 16:00. Haurrentzat jokoak eta jolasak, Gorritirekin.
  • 18:30. Patata-tortilla lehiaketa. Ondoren, pintxoak. Frontoian mahaiak egongo dira, norberak eramandakoa afaltzeko.
  • 22:30. ‘Bertshow’ bertso musikatuen saioa, plazan (sarrera doan). Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Mantxi eta Xamoa bertsolariak; Eneko Sierra (saxoa), Ixak Arruti (gitarra) eta Gari Otamendi (biolina).
  • Ondoren. Tragotruk taldearekin erromeria.
Igandea (irailak 28)
  • 12:00. 31. Txirrindulari igoera.
  • 12:30. Meza.
  • Ondoren. Jubilatuentzat hamaiketakoa, Kale Txikin.
  • 17:30. Zaldi tira erakustaldia, 800 kiloko harriarekin: Imanol Paolla eta Iker Zubillaga ‘Igeldo’.
  • 19:00. Mondejua eta ardoa.
  • Ondoren. Irma Karrera eta Jokin Tolosa trikitilarien erromeria.
Astelehena (irailak 29), San Migel eguna
  • 12:00. Meza.
  • Ondoren. Udaletxe berriaren inaugurazioa. Barrutik ikusteko aukera, eta mokadutxoa On-Bide elkartearen egoitza berrian.
  • 14:30. Herri bazkaria, Oteñen.
  • Arratsaldean. Josune Arakistain eta Julene Otegi trikitilariak.
  • 17:30. Toka txapelketa.
  • Ondoren. Erromeria trikitilariekin.
 
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa