

Ehoziri edo bolillo ikastaroa antolatu dute. Bi talde egongo dira, batzuk asteartetan arituko dira eta besteak ostegunetan: 10:00etatik 12:00etara, mojetan. Urriko lehen asteartean hasiko dira eta izena emateko 656 78
The post Ehoziri ikastaroa emango dute Urretxun appeared first on Otamotz.

Berria.info- Istripua abuztuaren 27an gertatu zen, 16:45ak inguruan, A-15 autobidean, Berastegiko irteera baino lehen (Gipuzkoa). E. A. M. emakume ordiziarra, 29 urtekoa, Iruñera zihoan Renault Clio auto batekin, eta beste auto gidari batek errepidetik bota zuen. "Nire bila etorri zen. Ezin dut ulertu", dio, istripuak eragindako lesioetatik osatzen den bitartean. Gidariak ihes egin zuen eta emakumeak eta bere sendiak laguntza eskatu dute identifikatu ahal izateko.


Bihartik aurrera Santa Anastasia jaien aurreko asteburua ospatuko dute Urretxun. Adinekoen Astea, presoen aldeko Hutsunerik Gabeko Eguna, Goierri kirol elkartearen areto futbol taldearen 25. urteurrena eta mendi bizikleta proba egingo dituzte, besteak beste. Hala, Urretxuko Udalak eta herriko eragileetako batzuk prentsaurrekoa egin dute Santa Anastasia jaiei buruz hitz egiteko. Bertan, egitarauari buruzko zertzelada batzuk emateaz gain, urtean zehar egiten duten lana azaldu dute.

http://youtu.be/VB0MzuZs2Ao Euskal Jaietako aparteko azoka egin dute gaur Ordizian, eta urteroko moduan, denak gazta lehiaketari begira egon dira. Aurten, gainera, goierritar protagonistak izan ditu ekitaldiak. Izan ere, Karmele Murua segurarrak irabazi du lehiaketako sari nagusia; eta gazta erdia, Idiazabalgo Ampo kooperatibak erosi du, enkantean 13.050 euro ordainduta. Aurreneko hiru sailkatuetan, beste goierritar bat ere izan da, Joseba Intsausti ordiziarra.

Datorren igandean ospatuko dute Belokiko Gurutzearen jaia. Eguraldi ona egiten badu festa Zumarragako gailurrean bertan egingo dute, eguraldiak lagunduko ez balu jaia Antiora eramango dute. Meza, hamaiketakoa eta erromeria giroa
The post Igandean ospatuko dute Belokiko Gurutzearen Festa appeared first on Otamotz.


Aurre denboraldian buru-belarri ari da Urola futbol klubeko lehenengo taldea erregional preferentean. Denboraldi berrian Iban Lopez (Eibar, 1983) entrenatzaileak gidatuko du taldea. Zumarragara iritsi berritan, taldea ilusioz beteta ikusi du. Maila igoera buruan dutela aurreratu du entrenatzaileak.