2014/9

Kirmen Uribe izango du bidelagun Easo abesbatzak etzi, Antion

Kirmen Uribek (Ondarroa, Bizkaia, 1970) Easo gizonezkoen abesbatzari lagunduko dio bihar, Antioko Musikaldiaren baitan eskainiko duten emanaldian. Uribek hainbat poema irakurriko ditu koruaren kantuen artean. Kontzertua etzi izango da, 19:30ean Antioko baselizan, Zumarragan. Bihar, Goierriko Hitzan Uriberi elkarrizketa laburra emanaldiaren harira, hona elkarrizketaren zatitxo bat:

Otamotz.com - Albisteak

Festak euskaraz bizitzeko, “Ipini pina”

http://youtu.be/jivwuHrnbo4 Badatoz Urretxuko festak, eta jaiak euskaraz bizitzeko, deialdi berezi eta umoretsua egin dute hainbat herritarrek. “Ipini pina” lemapean, “Euskaraz bizi nahi dut” kanpainarekin bat egiteko deia egin dute, sarean zabaldutako bideo batzuen bidez. Bideo hauetan, herritar zein talde ezberdinei egiten zaie katea jarraitzeko deia.

Otamotz.com - Albisteak

Hemen dira festak

Kultur etxetik txistu hotsa dator, plazetan agertokiak jarri dituzte… hemen dira santanastasiak. Urretxuarrak bihar arratsaldean murgilduko dira festetan. Aurten, Goierri kirol elkarteko areto futbol taldekoek irakurriko dute pregoia. Izan ere, areto futbol sailak 25 urte bete ditu. Arratsaldean haurrak izango dira protagonistak. Izan ere, eurentzako ikuskizuna, txokolate jana eta buruhandien eta erraldoien ibilaldia antolatu ditu Festa batzordeak.

Otamotz.com - Albisteak

Goierri kirol elkarteko mendi sailak Pirinioetara irteera antolatu du hilaren 27 eta 28rako

Goierri kirol elkartearen mendi sailak Pirinioetara irteera antolatu du hilaren 27 eta 28rako. Autobusa 07:30ean irtengo da. Mendizaleak Echora eramango ditu eta hauek Gabas mendizerran ibiliko dira. Remilez, La Cuta, Punta de Gabas eta Puntal Alto de lo Foraton mendiak igoko dituzte. Ondoren, Lizarara jaitsiko dira. Bertan lo egin ondoren, igandean Bozo lepora joango dira. Llana del Bozo gailurrera igoko dira eta ondoren Candanchura jaitsiko dira.

Otamotz.com - Albisteak

Kike Amonarriz euskararen erabilera bultzatzeko bideo bat grabatzen ari da

Kike Amonarriz tolosarra Urretxun eta Zumarragan euskara bultzatzeko bideo bat grabatzen ari da egunotan. Euskarari lotutako eragileekin egona da eta gaur Urretxuko eta Zumarragako eskoletako haurrekin aritu da. Euskalgintza Foroak

The post Kike Amonarriz euskararen erabilera bultzatzeko bideo bat grabatzen ari da appeared first on Otamotz.

Otamotz.com - Albisteak

Alustiza, Salamero, pintura, poesia eta panpinak

Igor Alustiza margolari urretxuarrak eta Andoni Salamero olerkigile zumarragarrak Pipitaki, papataki, panpinen munduan nork daki… erakusketa sortu dute non pintura eta poesia uztartzen diren. Margolan bakoitzari poema bat eskegi diote, edo olerkia mihisearen alboan jarri diote, edo kontakizun batekin lagundu diote margolanari. Alustizaren kolore biziko eta, itxuran naïf diren margolanei, Salameroren hitz jokoak, haikuak eta olerkiak gehitu dizkiete.

Otamotz.com - Albisteak
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa