21. Osinalde Bola Txapelketa jokatuko dute asteburuan Gabirian

Gabiriako_Osinalde_bola_txGoierriko bolazaleek etzi dute urteroko zita, Gabirian, 21. Osinalde Bola Txapelketan. Alkainburu bolatokian jokatuko dute, Osinalde Elkarteak antolatuta. 16:30etik 17:30era izango da izen ematea. Sariak, berriz, hurrengoak: Sari orokorrak:
  • 1.saria: 70 euro, txapela, oparia eta sarrera diruaren %40.
  • 2.saria: 60 euro, oparia eta sarreren %30.
  • 3.saria: 50 euro, oparia eta sarreren %20.
  • 4.saria: 40 euro, oparia eta sarreren %10.
  • 5.saria: 30 euro eta oparia.
Herritarrentzako sariak:
  • 1.saria: Txapela, oparia eta bi afari Kortan.
  • 2.saria: Oparia eta bi afari Aztiri Erretegian.
  • 3.saria: Txuletak (Iñaki Campos harategiak emanda)
Gazteentzako sariak: 
  • 1.saria: 25 euro eta Etxahun garaikurra.
  • 2.saria: 20 euro
Emakumezkoak: 
  • 1.saria: 25 euro eta garaikurra.
Sari horiez gain, sei birlakoa baino handiagoa jotzen duenak odolki sorta jasoko du. Saririk jaso ez dutenen artean, berriz, bi saski eta odolki sorta bat zozketatuko dituzte.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa