Itsasondoko ziklo-kros proba egutegitik desagertu da

Euskal Txirrindularitza Federazioak gaur jakinarazi du 2014-15 neguko ziklo-kros denboraldiko egitaraua. Itsasondoko proba desagertu egingo da, ez da azaltzen zerrendan. Goierrin bi proba besterik ez dira jokatuko ziklo-krosean: Legazpin abenduaren 20an, eta Ormaiztegin urtarrilaren 4an. Euskal Herriko denboraldia urriaren 26an hasiko da, Karrantzan (Bizkaia). Denera 16 proba izango dira:
  • Karrantza (Bizkaia), urriak 26. Espainiako Kopakoa.
  • Laudio (Araba), azaroak 1. Espainiako Kopakoa.
  • Muskiz (Bizkaia), azaroak 2. Espainiako Kopakoa.
  • Zuia (Araba), azaroak 8. Espainiako Kopakoa.
  • Elorrio (Bizkaia), azaroak 9. Espainiako Kopakoa.
  • Arbulu (Araba), azaroak 15
  • Zornotza (Bizkaia), azaroak 16.
  • Berriz (Bizkaia), azaroak 23.
  • Lezama (Bizkaia), azaroak 30. Bizkaiko txapelketak.
  • Asteasu (Gipuzkoa), abenduak 6
  • Igorre (Bizkaia), abenduak 7. Espainiako Kopakoa.
  • Legazpi, abenduak 20
  • Oñati (Gipuzkoa), abenduak 21.
  • Izarra (Araba), abenduak 28. Euskadiko txapelketak.
  • Ormaiztegi, urtarrilak 4.
  • Abadiño (Bizkaia), urtarrilak 24.
 
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa