Legazpi, obrengatik hankaz gora

http://youtu.be/3mxpOb0tUAo Legazpi erdia hankaz gora dagoela esan liteke, bertako hainbat kaletan egiten ari diren obrak direla medio. Joan den maiatzean hasi zituzten industrialdeko biribilgunea eta haren ingurua berritzeko lanak, eta uztailean, Aizkorri kalekoak.

Legazpi erdia hankaz gora dagoela esan liteke, bertako hainbat kaletan egiten ari diren obrak direla medio. Joan den maiatzean hasi zituzten industrialdeko biribilgunea eta haren ingurua berritzeko lanak, eta uztailean, Aizkorri kalekoak. Aurrenekoei dagokionean, biribilgunea bukatuta badago ere, hainbat urbanizazio lan egiten ari dira haren inguruan, besteak beste, Agirre-Etxeberri eta Urola kaleetan. Lan horien aurrekontua, 437.000 eurokoa da. Aizkorri kaleko lanak, berriz, hirugarren eta azken fasean daude jada. Horien helburua, aurretik Nafarroa kalean egin zuten bezala, oinezkoentzat eta bizikletentzat egokitzea da, oztopo arkitektonikoak kenduz eta espaloiak zabalduz; bide batez, gas eta telefono instalazioak eta argiteria ere berrituko dituzte. Lanek, orotara, 638.214 euroko aurrekontua dute.    
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa