Zaldibian gaur aurkeztuko dute ‘Zaldibiko familiak’ lana

Iztueta kultur elkarteak argitaratu duen Zaldibiko familiak liburua gaur erakutsiko dute, jende aurrean. Aurkezpen ekitaldia 19:00etan da, Karreane kultur etxean. Liburua erosteko aukera ere izango da bertan. Zaldibiako 80 bat familiari eta etxeri buruzko informazioa dakar liburuak, fitxetan bereizita. Bi urteren buruan, gehiagorekin osatzea da asmoa. Iztueta elkarteak webgunean ditu liburuan bildutako informazioak. Horiek ere eguneratu eta osatu egingo dituzte, aurrerantzean.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa